derecho al agua

subir
Yacullay » Diario del programa » ‘Tantaka’ Arabako ostalaritza animatzeko kanpaina ura kristalezko pitxarretan zerbitza dezaten

‘Tantaka’ Arabako ostalaritza animatzeko kanpaina ura kristalezko pitxarretan zerbitza dezaten

Arabako Foru Aldundiak ‘Tantaka’ kanpaina aurkeztu du, Arabako ostalaritza animatzeko ura kristalezko pitxerretan zerbitza dezaten eta bezeroek “lotsa kendu eta ura pitxerrean eska dezaten, ingurumenarekiko keinu solidarioa eta errespetuzkoa delako”, Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak azpimarratu duenez, kontzientziazioaren eta lan bateratuaren alde egin baitu, hondakin plastiko gutxiago sor dezagun.

Aldundiko Ingurumen Sailak 3.400 bat kristalezko pitxer banatuko ditu dohain atxikitako Arabako jatetxeetan, eta jantoki, hitzaldi areto, udal bilkura eta abarretan ere bai. Halaber, kanpainarekin batera zenbait material egingo da, bezeroak kontzientziatzeko sortzen diren hondakin plastikoak murriztu beharraz keinu arinen bidez, hala nola ura pitxarrean eskatzea.

Minutu oro munduan milioi bat plastikozko botila erosten da eta 2,7 milioi tona plastiko fabrikatzen da, ura ontziratzeko. Araban, 20.000 bat tona hondakin plastiko sortzen dugu urtean. “Badira zenbait hondakin oso zailak direnak ekiditeko, baina beste batzuk erraz murriztu ditzakegu, esaterako ur botila txikiak”, azaldu du Ingurumen Saileko foru diputatuak.

Fecha de publicación: 11-Jun-2018
Comentarios desactivados en ‘Tantaka’ Arabako ostalaritza animatzeko kanpaina ura kristalezko pitxarretan zerbitza dezaten